Munillaren bisita San Pedro parrokiara

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 22a

Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzainak, herrialdeko parrokia desberdinetara bisita egiten ari da, eliztarrak eta parrokien funtzionamendua ezagutzeko asmoz. Laugarren artzapez-barrutiko bisiten Duela bi aste Zumaburuko parrokian izan zen. Aste honetan San Pedro parrokiaren txanda da.

Atzo San Pedro parrokiko bilera gela jendez bete zen, arrazoai Jose Ignacio Munilla gotzainaren bisita. Bilera honetan parrokian lan egiten duten taldeen berri izan zuen gotzainak.

Gaur, berriz, Lasarte-Orian bizi diren moja kongregazio desberdinekin bilduko da Ama Brigitarren komentuan.

Ostiralean, sendotza egiteko prestatzen ari den gazte eta heldu taldearekin bilduko da ospakizunaren hainbat arlo zehazteko.

Larunbatean, 17:30ean, Atsobakar zahar egoitzan meza eskainiko du. Eta igandean bisitari amaiera emateko, San Pedro elizan 12:30ean meza eta sendotza ospakizuna izango dira. Gainera, San Pedroko parrokoak aipatu digunez, luntx antzeko bat izango da amaieran.

Zumaburun ere

Aipatu legez, Jose Ignacio Munilla duela bi aste Zumaburuko parrokian izan zen. Urtarrilaren 7an, Zumaburuko Arantzazuko Amaren elizan lanean dauden taldeekin bildu zen; 8an hitzaldi irekia eskaini zuen; 9an, Oriako Karmengo amaren kaperako eliztarrei bisita egin zien eta urtarrilaren 12an, igandean Arantzazuko Amaren elizan meza eskaini zuen.