Azpeitiko Khamar Sahararen aldeko elkarteak antolatutako sentsibilizazio asteari amaiera eman nahi izan zioten lasarteoriatarren antzezlanarekin. Antzerkia baino lehen, afaria egin zuten 60 bat lagunek.
Herriz herri
Lasarte-Oriako taldearentzat ez da egiten duten mota honetako lehenengo an-tzezlana. Bi urte dira bederatzi lagunek osatzen duten taldea, testua idatzi eta antzerkia sortu zutela Joserra Fatxado antzerki irakaslearen gidaritzapean.
Ailem Etleimidi herrian bizi den saharauiarraren laguntza izan zuten orduan antzezlana osatzeko eta oraindik ere, antzezpen batzuetan bera joaten da antzerki taldearekin eta oholtzara igotzen da amaierako testua irakurtzera.
Lanaren estreinaldia herrian egin zuten Kukukakoek baina dagoeneko hainbat oholtzatan izan dira. Usurbilen, Azkoitian eta Donostian taularatu dute besteak beste “Sahara, isiltasunaren ahotsa“.
Aurki Zestoan ere izango dute aukera euren lana azal-tzeko taldekideek aurreratu diguten moduan.
Kukukako taldea oso pozik dago antzezlanak izan duen harrerarekin eta oraindik saio gehiago egiten jarraitzea espero du.