Loidi kalean sutea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 13a

Eragindako sutea gertatu zen bart Loidi kalean. Gertakaria oraindik ikertzen ari da Ertzaintza baina bi zakarrontziri sua eman eta bost auto kiskali ziren.

Bart, arratsaldeko 19:15ak aldera plastiko eta paper edukiontzi bi erre zituzten eta, sua zabaldu eta inguruko bost auto kiskalita utzi zituen. Suhiltzaileek adierazi moduan, haize zakarra zebilen eta honek eragin zuen sua hain azkar zabaltzea. Suhiltzaileak lanean zirela inguruan bizi diren herritarrak bertaratu ziren euren autoek kalteak zituzten edo ez jakiteko baina Ertzaintzak ingurua itxita izan zuen sugarrak guztiz itzali arte. Lan honetan aritu ziren ordu bete baino gehiago.

Seguratsun sailetik emandako informazioaren arabera, gertaera oraindik ikertzen ari dira baina nahita eragindako sua izan zela baieztatzen dute. Dirudienez gazte batzuk ikusi zituzten hainbat lekukok korrika lekutik ateratzen sua hasi eta berehala. 

DYAko anbulantzia bat ere bertaratu zen baina esan behar da ez zela zauriturik egon.