LOKEko Fermin Balda gaztea Burgosen ospatutako Espainiako Kopako saioan izan zen lehian eta ez zuen hutsik egin, brontzezko domina eskuratu zuen. Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu digunez, lau borroka izan zituen gazteak. Lehen biak euskaldun eta madrildar baten aurka izan ziren eta ez zuen arazorik izan. Finalerdian aldiz, galego baten aurka galdu zuen norgehiagoka. Bigarren aukeran, ederki ibili zen eta hirugarren postua lortu zuen, madrildar bat garaitu ostean. “Ongi landutako borroka izan zen eta meritu handikoa,” aipatu du LOKEko entrenatzaileak.