"Tratu On Bat" egutegia kalean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 10a

Lasarte-Oriako udalak herriak bizi duen egoera ekonomiko zailari nolabait aurre egiteko asmotan, merkatari eta ostalariekin lanean jarri zen duela hilabeta batzuk. Udalak gurean dauden enpresa txikiak indartu nahi ditu eta helburu horrekin, merkataritza planean adostutako hainbat neurri ari da gauzatzen azken hilabeteetan. “Tratu on bat“ marka da horietako bat. Abenduan aurkeztu zen marka berriaren irudia, elkarri eskua ematen dioten bi esku dira eta honekin bi kontzeptu irudikatu dituzte “batetik merkatarien harrera ona eta zuzena dela eta bestetik zerbitzua ona eta kalitate onekoa eskaintzen dutela”. 

Irudi berria dagoeneko kartel eta eskuorrietan ikusi ahal izan da. Pegatinak eta marka berria duen poltsak eta diru-zorroak ere banatu dira. Egun hauetan berriz, egutegi berezi bat banatzen ari dira. Honen argazkietan herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu ezberdinak eskain-tzen dituzten herritarrak ager-tzen dira euren komertzioetan eskaintzen duten “tratu ona“ irudikatzen. Lau argazki dira eta hauei ikutu komikoa eman nahi izan zaie. Egutegian herriko elkarteek antolatzen dituzten jaialdi, ekintzak baita udalarenak ere jaso dira hilabetez-hilabete. 

Web orrialdea
www.eskaintzak.lasarte-oria.org orrialdea martxan jartzea izango dute hurrengo erronka.