Antolakuntza ona, izena eman duten 57 taldeen kirol maila ona, adin eta sexu guztietako gazteak ariketa fisikoa egiten eta hori gutxi balitz, jendetza bildu da txapelketa ikusteko. Zerrenda horrekin laburbildu daiteke larunbat honetako giroa.
Txapelketa amaitzean sari-banaketa egin dute eta irabazleentzat garaikurraz gain, Gipuzkoa Basketen elastiko, jertxe, bufanda eta txandalak ere banatu ditu Ostadarrek.
Jokatu den azken partida senior mailakoa izan da, azken segundura arte erabaki ez dena. Buscando a Nemo (Easoko jokalariz osatua) eta Ternera Loka (Askatuak-eko jokalariz osatua) nor baino nor aritu dira lehia estuan. Azken emaitza 16-17, Ternera Loka izan da Lasarte-Oriako I. 3x3 Saskibaloi txapelketaren historiara igaroko den taldea lehen garaile moduan. Askoz gehiago izan daitezela!
EMAITZAK:
Benjamin mutilak: Xoxoteko xaguak 6 - 7 Izarrak
Alebin mutilak: Saskiaxular 10 - 6 Maskor K.E.
Alebin neskak: Saski neskak 8 - 2 Saski Gupiak
Infantil mutilak: Euskolegak 0 - 11 Los Increibles
Infantil neskak: Basque Girls 11 - 7 Toki Guay
Kadete neskak: Ritxoletak 18 - 13 The Princesses
Junior mutilak: Los Angeles Flyers 13 - 17 Txintxantxibiri
Junior neskak: Atletico Anie 8 - 11 Basketdolls
Senior mutilak: Ternera Loka 17 . 16 Buscando a Nemo
Hiruko jaurtiketen txapelketa: Jon Eizagirre