Udal musika eskolan izena emateko aukera dago irailaren 1etik 12ra bitartean. Jakitera eman dutenez, hainbat plaza libre daude Musika Hizkuntzan eta Instrumentuetan. Izena ematea Manuel Lekuona kulturetxean egin behar da goizeko 9:00etatik 13:30etara.