Beltzakeko kideek zozketako sariak banatu zituzten

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 29a

Beltzakeko rifen sari banaketa egin zen aurreko astean. Haragi eta arrain lotea, Balerdi harategiak eta Urpe arraindegiaren eskutik, Mikel Bengoetxearentzat izan zen. Rummy pizzeriak afariak banatu zituen eta Hegalak-en spa sarrerak Harri eta Manu Gorostegirentzat izan ziren. Juan Mari Arzaken familiari eskerrak eman nahi izan dizkiote Beltzak errugbi taldetik ere bi pertsonentzat afaria eskaintzeagatik.