Ekintza egitaraua antolatzeko bizilagunek herriko beste elkarteen laguntza ere izan dute. 9:00etan martxa erregulatua egingo da Buruntz-Azpi elkarteak antolatuta. 10:00etan Buruntz-Azpiren eskutik ere, galeper botatzea izango da.
Ostean, sinisdunek 11:30etan meza nagusia entzuteko aukera izango dute Oriako Karmengo kaperan.
12:00etan hasita eta 13:00ak bitartean, haur jolasak egingo dira Basaundi plazan eta ondoren, bote eta tokan aritzeko aukera izango da. 14:00etan bazkari herrikoia egingo da Buruntz-Azpi Elkartean eta honetan parte hartzeko, elkartean salgai jarri diren txartelak eskuratu beharko dira aurrez.
Arratsaldean berriz, 17:00etan 3 x 3 saskibaloi txapelketa egingo da Oriako frontoiko kantxan eta tenis txapelketa Bitarteko tenis pistetan. Bi ekintza hauek Ostadar S.K.T.-ko kideen laguntzarekin egingo dira. 16:00etan hasita haur jolasek Basaundi plaza hartuko dute berriz eta tailerrak ere egiteko aukera izango dute txikienek antolatzaileek jakitera eman dutenez.
21:00etan jai egunari amaiera emateko, Basaundi plazan Ibai Berriak dantzan jarriko ditu bertaratutakoak.