Loidi Barren Gune Urbanistikoan zaharberritze lanak egingo dira. Hain zuzen, Sasoeta auzoan bost etxabe eraitsiko dira fase ezberdinetan. Ongi bidean, lehenengo biak, San Martzial eta Uzturre plazakoak, irailean botako dira, eta lanak hiruzpalau hilabetez luzatuko dira. Gainontzeko hirurak, Jaizkibel plazari atxikita daudenak, 2015ean eraitsiko dira.
Udalak 354.000 euroko inbertsioa aurreikusi du. Egun bertako lokal guztiak ordenazioz kanpo daude eta bere garaian Udalak erosi edo-eta jabeekin lokal-trukatzeak egin zituen.