Denboraldiari amaiera ezin hobea eman zioten markak hobetu eta zilarrezko domina bat ere ekarri zuten Valladolidetik.
Oscar Goikoetxea entrenatzailea oso pozik agertu da denboraldi osoan gazteek egindako lanarekin eta Espainiako txapelketan helburuak bete zituztela aipatu digu.
Zilarrezko domina
Itoitz Rodriguez usurbildarrak lortu zuen Espainiako txapeldunorde titulua. 400 m. lasterketan izan zen. Sailkapen proban lehen izan zen, baina finalean ezin izan zion Jesus Serrano madrildarrari aurre hartu. Goikoetxeak aipatu legez, “Itoitz ez da bere momentu onenean joan, baina ederki lehiatu da”.
Ez zen final batean lehiatu zen bakarra izan, Ane Galardi jauzi hirukoitzeko finalean izan baitzen. Zortzigarren postua eskuratu zuen 11m. 29 zm. marka egin ostean.
Gainera, 100 m. lasterketako finalerdian ere izan zen eta bere marka hobetu zuen, 12.76.
Idoia Olasagastik ere proba honetan bere marka hobetu zuen eta 200 m. lasterketako finalerdietan lehiatu zen.
Finalerdietan egon zen beste herritarra, Eneritz Busto izan zen. 100 metro hesi-lasterketan sailkapen proban bere marka hautsi zuen gazteak, 14,95 eta finalaurrekoan gertu ibili zen.