Juan Vicente Martin, 42:25, eta Yoli Pastor, 47:45, bere mailako lehen hamar postuetan izan ziren. Martin zazpigarren izan zen Master2 mailan eta Pastor berriz, bederatzigarren emakumezkoen masterretan.
Baina aipatu legez ez ziren herritar bakarrak izan. Hauek dira lortu ahal izan ditugun beste denbora ba-tzuk: Xabier Elizegi, 39:08; Jose Luis Sevillano, 43:57; Eñaut Fernandez de Lezea, 45:15; Izaskun Salazar, 48:21; Igor Amantegi, 50:51; Laura Igea, 51:07; Maider Lizarraga, 55:02 eta Zigor Gallardo 1:00:19.
Espainiako txapeldunorde
Lehengo astean, Buruntzaldea IKT-ko gazteen Espainiako txapelketako kronika egin genuen.
Honetan Iñigo Ibarburuk lortutako Euskadiko bi errekorrak nabarmendu bagenituen ere, 100 m. tximeleta proban 97 urteko gazteen artean Espainiako txapeldun orde ere izan zela azpimarratu behar da.