Santa Ana Pala txapelketa amaitzear da, uztailaren 30an, asteazkena final handia eta 3. postua izango dira jokoan Loidi-Barren pilotalekuan. Baina aste honetan, finalerdiez gozatzeko aukera izan dute pala zaletuek.
Astelehenean, Astiazaran-Arluziaga eta Artetxe-Etxezarreta bikoteen arteko norgehiagoka ikusi ahal izan zen. Honetan Astiazaran eta Arluziaga bikote urdina izan zen nagusi hasieratik
Bi bikoteek huts ugari egin zituzten hasieran. Hala ere, bikote urdina errenta atera eta hau mantentzen jakin zuen. Artetxe eta Etxezarretak zail izan zuten partidari buelta emateko.
Puntu luzeak ikusi ziren. Luze jokatu zuten eta atzelariek lan ederra egin behar izan zuten. Amaieran Astiazaran eta Arluziagaren aldeko markagailua zen 15-35ekoa zen.
Bigarren finalerdia, berriz, berdinduagoa izan zen partida erdialdera arte. Honetan, Odriozola eta Martin bikoteak Arteaga eta Esnaola, iazko finalistak izan zituzten aurrez aurre.
Tanto politak ikusi ahal izan ziren eta 13nako berdinketa ere izan zen. Baina hemendik aurrera Odriozola eta Martinek tartea ireki eta hau mantentzen jakin zuten. Amaieran Arteaga eta Esnaola markagailuan hurbildu ziren 31-27, baina akats batzuk medio 35-28 galdu zuten.
Partida honetan pilotaren aukeraketaren garrantzia ikusi ahal izan zen. Odriozola eta Martinek bizkorragoa erabili zuten eta Arteaga eta Esnaolak motelagoa.
Final handia
Era honetara, hurrengoa asteazkenean, uztailak 30, arratsaldeko 17:30etatik aurrera hitzordu polita eta interesgarria izango dute pala zaletuek.
Lehenik, Artetxe-Etxezarreta eta Arteaga-Esnaola bikoteek hirugarren postua jokatuko dute.
Ostean, 18:30ak aldera, final handia izango da. Honetan, Astiazaran-Arluziaga eta Odriozola-Martin bikoteek Santa Anako pala txapelketako garaikurra izango dute jokoan.