Aurkezpenean Intza eta ATLO elkarteetako zuzendaritzako kideez gain, danborradako Danbor Nagusi izan ziren Jose Miguel Berasategui, Ina Mercero, Jose Manuel Arocena, Jose Luis Vivar eta Xabier Mitxelenaren ordezko Iñaki Mitxelena bere semea izan ziren. Jose Ramon Galardik ezin izan zuen parte hartu arrazoi pertsonalak zirela eta.
Egungo Danbor Nagusi eta ATLOko lehendakari den Felix Telleriak guztiei ongi etorria eman eta danborradaren historia laburki azaldu zuen. 1947 urtetik honako hainbat data eskaini zituen, hala nola, lehen danborrada Intza elkarteak antolatu zuela.
Era berean, eskerrak eman zien guztiei danborradaren alde egindako lanarengatik eta danborrada bizirik mantentzea haiek emandako bultzadari esker zela azpimarratu zuen.
Jose Luis Vivar Danbor Nagusi ohiak ATLO elkarteari ekitaldi hunkigarria antolatu izana eskertu zion.
Liburua salgai
Lasarte-Oriako danborradaren liburu historikoa guztien eskura dagoela jakinarazi nahi du ATLO elkarteak.
Liburuan danborradaren garai desberdinetako datu eta argazkiak aurki daitezke. Liburuari atxikia argazkien CD bat.
Interesa duten herritarrak Diario Vascoko delegazioko bulegora, Kale nagusia 6, hurbildu behar dira arratsaldeetan 18:00etatik 19:00etara. Salmenta prezioa 22 eurotako da.