Hiru gazte israeldarren desagerpen eta heriotza tragikoaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa, suntsituak izan ez direnean, eta ehundaka palestinar erailketa (haurrak barne), orduz ordu hasten doan heriotzaren balantze bat osatuz.
Eskalatze militarrak gora egin du du azken orduotan, gaueko bonbardaketekin, mugan tanke eta soldaduen metaketarekin eta Gazatik Israelera jaurtitako misil eta suziriekin batera.
Israelek Gazaren kontra burututako erabateko erasoak, munduko zonalde populatuenetariko baten kontrakoa, proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa printzipioak urratzen ditu, eta nazioarteko legeak dioen moduan guztiz arbuiatu behar da. Ezer konpontzetik urrun erasook lortuko duten bakarra egoera okertzea eta eskualdeko ezegonkortasuna handitzea izango da, honez gain, gatazkarekin zerikusirik ez duten biktima ugari sortzen.
Horregatik Lasarte-Oriako Udalak bortizkeriaren eskalatzea gelditzeko urgentziazko deia egiten du, eta NBEren ebazpenetan oinarrituriko, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidezko gatazkaren konponbidearen beharra berresten dugu. Baita Giza Eskubideen errespetu osoa kasu guztietan ere.
Hainbat indar palestinarrek sustatutako batasun nazionaleko gobernua mehatxu gisa ulertu beharrean, Israelek ulertzen duen moduan, aukera eta norabide egokian emandako urrats gisa ulertu behar da, Palestinako herriaren ahots bateratuak edozein irtenbide errazten duelako.
Nazio Batuek onartutako mugak dituen estatu palestinar bideragarri baten aitortza dakarren elkarrizketa eta negoziazio prozesu inklusibo batek soilik, jar dezake konpontze bidean, sufrimendu izugarria eta eskualdean etengabeko ezegonkortasun eragin dituen gatazka hau.
1.- Israel Gazaren aurka aire bidez egiten ari den erasoa berehala etetea exijitzen du, baita Hamas taldeak koheteak jaurtikitzeari uztea ere, Nazio Batuen Segurtasun-Kontseiluak adierazitako eskaerarekin bat eginik, bizitzen galera gehiago gerta ez dadin, horrek sufrimendua eta gorrotoa areagotzen baititu eta erregio horretako gatazka historikoari konponbide baketsua bilatzea urruntzen baitu.
2.- Nazioarteari, eta bereziki Nazio Batuei, Arabiar Ligako herrialdeei eta Europar Batasunari, eskatzen die biztanleria zibila babesteko behar diren neurri eta lege-mekanismoak hartzea eta behar besteko ekimenak abian jartzea, elkarren kontrako eraso horiek bertan behera uzteko eta Gazaren balizko inbasio militarra geldiarazteko, hartara gatazka-egoeran bizi diren bi alderdiak lotuko dituen behin betiko su-etena hitzartu ahal izateko.
3.- Borroka amaitutakoan eta su-etena iragarri ondoren, palestinarren eta israeldarren arteko elkarrizketak berrabiatzearen aldeko agertzen da, betiere nazioartearen babes eta sostengu egokiarekin eta erregio horretan bakezko eta egonkortasunezko eszenario eraikitzeko helburuarekin, konbentzituta baikaude gatazkaren konponbidea modu baketsuan bilatuko dela, bi alderdien arteko negoziazio zuzenaren bidez, edozein eratako interbentzio militar oro erabat baztertuz.
4.- Lasarte-Oriako Udalak egoeraren jakitun Udaletxeko balkoian Palestinako bandera krespoi beltz batekin jarriko du azken hildakoen dolu ikur moduan.