Ibarburu Espainiako bigarren eta Euskadiko bi errekor

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 21a

Buruntzaldea IKT-ko Iñigo Ibarburu, Mikel Esnal, Naiara Lizaso eta Itsaso Tolosa Espainiako Open eta junior txapelketetan izan dira lehian Bartzelonan ostegunetik igandera. Espainia mailako onenen aurka borrokatu dute gazteek eta Iñigo Ibarburuk esaterako Espainiako bigarren eta 50 m. eta 100 m. tximeleta probetako Euskal Herriko errekorra egin zuen.

Ostegunean, Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizasok 50 m. probako sailkapena izan zuten. Eta finalerako txartela lortu ez arren, Mikel Esnalek 24''74 denbora egin zuen eta Naiara Lizasok 29''36 eta Iñigo Ibarburuk, 25''00, haien marka pertsonalak hobetu zituzten.

Hau ez zen Ibarburuk egun horretan egin zuen proba bakarra izan, 200 m. tximeletako sailkapenean ere lehiatu baitzen. 97. urteko finalerako sailkatu arren, honetan ez parte hartzea erabaki zuen hurrengo eguneko proba 100 m. tximeleta prestatzeko. Era honetara, 12garren postua eskuratu zituen. 

Txapeldunorde

Eta ederki etorri zitzaion atsedena, ostiralean sailkapen proban Euskal Herriko marka hautsi baitzuen herriko gazteak eta bere adineko finalerako txartela eskuratu zuen. Arratsaldeko finalean ere lan ederra egin zuen bigarren postua eskuratuz eta Euskal Herriko marka berriro hobetuz, 56:23. Era honetara, zilarrezko domina ekarri zuen herrira.

Igandean 200 estiloetan 11. izan zen 2'15"39 eginez eta 50 tximeletan 25"58 eginda Euskadiko errekor berria jarri zuen.  

Larunbatean, taldeko bi neskek parte hartu zuten lehiaketan. Naiara Lizasok 100 m. libre proba izan zuen eta Itsaso Tolosak berriz, 200 m. bizkar proba. 

Lizasok 1'03''51 eginez, bere marka hautsi zuen eta Tolosak berriz, ez zuen markarik hobetu, baina gertu ibili zen, 2'25''35.