Santa Ana Pala txapelketako finala atzeratu da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 21a

Santa Ana pala txapelketako finala uztailaren 26an, Santa Ana egunean jokatu behar bazen ere, antolakuntzak uztailaren 30era atzeratu du lehiaketaren amaiera.

Uztailaren 30eko egitaraua aurretik zehaztutakoa izango da.

Hau da hirugarren eta laugarren postuen norgehiagoka 17:30ean jokatuko da Loidi-Barren pilotalekuan.

Final handia berriz, arratsaldeko 18:30etik aurrera izango da.

Finalerdiak

Bestalde, egutegiarekin jarraituz, gaur eta bihar finalerdi interesgarriak jokatuko dira.
Bederatzi bikote izan ziren lehiaketa hasi zutenak. Gogor borrokatu dira guztiak sailkapeneko lehen postuetan egon eta finalerdietan egoteko.

Baina lau bikote izan dira bakarrik txartela eskuratu dutenak Iñigo Arluziaga eta Xenki Astiazaran, Xabier Etxezarreta eta Jon Peio Artetxe, Bernaitz Odriozola eta Santi Martin eta Beñat Esnaola eta XAbier Arteaga bikoteak dira

Era honetara, gaur 19:00etatik aurrera Arluziaga-Astiazaran eta Etxezarreta-Artetxe bikoteen arteko partida ikusi ahalko da. Bihar berriz, Esnaola-Arteaga eta Odriozola-Martin izango dira finalaurrekoan.