3x3 saskibaloia lehiaketa San Inazio jaietan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 17a

Basaundi bailaran uztailaren 31n ospatuko diren San Inazio jaien barruan, 3x3 saskibaloi lehiaketa izango da.

Ostadar SKT-ko saskibaloi sailak azaldu duenez, lehiaketa Oriako pilotaleku ondoko saskibaloi pistan jokatuko da, uztailaren 31n, 17:00etatik aurrera.

txapelketan 1997 eta 2006 urtean jaiotako haur eta gazteek parte hartu ahalko dute. 

Benjamin, alebin, infantil, kadete eta junior norgehiagokak ikusi ahalko dira Oriako kantxan, beraz, mailaren araberako lehiaketa izango da eta adin berdineko hiruko taldeak osatu behar dira.

Izena emateko bi leku izango dira, bata Ostadar SKT-ko bulegoa eta bestea Basaundi bailarako auzo elkartea, Basaundi bailara 8 baxua. 

Inskrizpzioa egiteko azken eguna bihar, uztailaren 18a izango da. Hala ere, izena eman duten taldeen arabera epea luzatu daitekeela jakin arazi dute antolatzaileek.