Jesus Zaballosek datorren urteko udal hauteskundeetan alkategai izateko aurkeztuko dela jakitera eman zuen atzo egindako agerraldian.
Egun parlamentari lanetan aritzen da Jesus Zaballos udaleko zinegotzi karguaren uztartuz, alkate ateratzekotan hau utziko lukeela adierazi nahi izan zuen "alkate izatea eta herritarrekin harremana da benetan gustatzen zaidan lana eta hau berriz egin ahal izatea gustatuko litzaidake. Horretarako ere, egun osoko dedikazioa beharrezkoa da eta horregatik parlamentari izateari utziko nioke".
Hala ere, bere hautagaitza aurkezteko asmoa soilik adierazi nahi izan zuen, izan ere herriko edozein afiliatu aurkeztu daiteke alkategai izateko. Aurkezten direnen artean bat hautatu beharko luke herriko alderdiaren zuzendaritzak "bakoitzaren proiektua eta zerrendak baloratu ostean".
Herritarren konfidantza berreskuratu behar dela aipatu zuen Zaballosek eta horretarako proiektua eta jende berria zerrendetan sartuko lukeela esan zuen. Alderdiaren programa osatzeko garaian ere, herritarrei galdeketa bat pasako zaie euren behar eta iritziak jakiteko asmoz. Hautagaitza iraila inguruan formalizatuko da.