Rafaela Romerok salatu nahi izan du hedabideetara bidalitako ohar bidez, “Aldundiak iraganean Euskadin gertatutakoa ahaztu egin nahi duela”.
Rafaela Romero PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramaleak bere iritzia eman nahi izan du ohar bidez, arratsaldeko 18:00etan Lasarte-Oriako pleno aretoan Aldundiak herrian aniztasuna lantzeagatik egingo duen aitortza ekitaldiari buruz.
Ekitaldi honetan Martin Garitano Ahaldun Nagusiak parte hartuko du eta herriko hainbat eragilek aniztasuna lantzeko egindako lana azpimarratzea du helburu. Herriko eragileen artean, Pirritx eta Porrotx pailazoak egongo dira eta honekin desadostasuna azaldu nahi izan du PSE-EEko ordezkariak, “gogoan izan behar dugu Pirritx, zinegotzia zela Lasarte-Orian Froilan Elespe bere lankidea ETAk hil zuenean. Orduan ez zuen hilketa hau kondenatu. Ez dugu inork jarrera hau ahaztea nahi. Martin Garitano beti alde berdinera begiratzen ari da, ahaztuz Froilan Elespe bezalako pertsona errugabeak, herriak zinegotzi bezala hautatua, sozialista izateagatik ETAk hil zuela. Zaila da onartzea aniztasuna eta integrazioaren aldeko ekitaldi batean halako pertsona egotea. Edozein demokratarentzat da indignantea” .