Santa Ana parodiako entseguak gaurtik

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 15a

Kultur etxean izango dira parodiako entseguak 18:30etik 20:30era uztailaren 15,16 eta 17an eta 21, 22, 23 eta 24ean. Santa Ana egunean bertan, uztailak 26 larunbata, 16:00etan Manuel Lekuona kultur etxean eta jarraian jantzi eta 19:30ean afaltzera joango da taldea Lasartearra elkartera. Oraindik testu gutxiko pertsonaiak egiteko herritarrak behar dira beraz antolakuntzatik entseguetara agertzea eskatzen zaie interesa izan dezaketenei.