Datorren urteko ordenantza fiskalak osatzeko lanean hasi da Udala eta aurten herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmotan tasa eta zergen inguruan ekarpenak egiteko epea zabaldu duela eman du jakitera. Horrela ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek aukera izango dute hurrengo uztailaren 22 arte, erregistroan instantzia bat utziz edota udala@lasarte-oria.org helbide elektronikora mezu bat bidalita.