Ibilbide osasungarrien proiektua martxan jartzeko bilera irekia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 15a

Udalak Osakidetzarekin, eta ETORBIZI fundazioarekin batera zahartze aktibo eta osasungarriaren Ekintza Planaren barruan Ttipi Ttapa Ibilbide Osasungarriak izeneko proiektua jarri nahi du abian.

Proiektu hau 60 urtetik gorako pertsonei astean behin oinez egiteko ordu, ordu eta erdiko ibilbide osasungarriak eskaintzea da. Dena herriko elkarteko boluntarioek koordinatuta izango litzateke. Boluntarioek ez dute zertan adineko pertsonak izan behar, beraien egitekoa ibilbideak dinamizatzea eta paseoetan laguntzea da. Ariketa fisikoa egiteaz gain, proiektua tresna bat da herriko elkarte, talde eta pertsonek elkarrekin denbora pasatzeko eta era berean etxetik atera eta osasuna zaindu behar duten 60 urtez gorako pertsonak animatzeko eta elkarlanean sozializatzeko.

Ekimena martxan jartzeko laguntza ezinbestekoa denez, bihar bilerara irekia egingo da 11:00etan jubilatuen egoitzan. 

http://txintxarri.info/albisteak/zahartzaro-aktibo-eta-osasuntsua-10377/