Desfile koloretsua egin dute txokoetako haurrek eguerdian Okendon. Lanbide ezberdinak aukeratuta mekanikoak, lorezainak, kazetariak, medikuak, arrantzaleak ikusi ahal izan ditugu besteak beste. Mozorro dotoreak egin dituzte haur zein begiraleek. Musikaz lagunduta, Okendora egin dute ibilbidetxoa eta plazan borobil handi batean jarrita, hainbat dantza eskaini dituzte, ipurdi dantza, txulalai besteak beste. Ekintza honek, asteleheneko San Ferminak bezala, guraso, lagun eta aiton-amona asko erakarri ditu Okendora.