Asteazkenean Karmengo Jaiak Orian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 11

Aurten Oriako bizilagunek auzoko jaiak indartu nahi izan dituzte eta horretarako udalari eta herriko elkarteei laguntza eskatu diete. Horrela asteazkenean, egun osoan zehar jaia nagusituko da. Tartean, Sorgin dantza egingo da.

Karmengo Jaiak ospatuko dituzte Orian asteazkenean. Aurten ekintza sorta zabala prestatu nahi izan  dute bizilagunek herriko elkarteen laguntzarekin. Horrela izanda, 10:00etan hasiko da festa eta trikitixa doinuek Plazido Muxika plaza girotuko dute. 10:30ean, haur jolasak Oria etorbideko plazan egingo dituzte Ttakunen laguntzarekin.

12:00etan  Meza nagusia Karmengo kaperan egingo da ohi bezla eta honetan Pilar Catalina sopranoak abestu eta Gerardok organoa joko du. Jarraian, ohiko luntxa egingo da. 16:30ean Oriako Plaza Berri frontoian, alebin eta benjaminen pilota partidak egingo dira. Ostean, barrene herrikoia Intzakoen esku.

17:00etatik aurrera  kaperan, Sorgin Dantzaren historiari buruzko ikus-entzunezkoaren proiekzioa egingo da eta 18:00etan Oriako Sorgin Dantzaren txanda izango da. 19:30ean dantzaldia egingo da Brunet-Enea parkean Ibai Berriak taldearekin. 

Herritar guztiak Oriara gerturatzera gonbidatzen dituzte auzotarrek.