Ertzaintzak jakitera eman duenez, bart gaueko hamabiak aldera abisua jaso zuen, Lasarte-Oriako etxe batean gizon batek bikotea erasotzen saiatu zela. Ertzaintza eta Udaltzainak bertaratu ziren eta etxearen inguruan gizona topatu zuten aizkora bat zuela. Bere bikotearen arabera, bera iraindu eta mehatxatu ostean irten zen kalera.
Ertzaintzak atxilotuta eraman zuen gizona genero indarkeria delitua egotzita. Gaur goizean Donostiako epaitegira eraman dute atxilotua.