Aritz Borda futbolaria Tailandiara

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 8a

Aritz Borda herritarrak Tailandiako Premier Ligako Muangthong United taldearekin sinatu du kontratua.

Muanthong United taldea onenetarikoa da Tailandian. 2010 eta 2012. urte artean Liga irabazi zuen eta bigarren izan ziren 2013 urteko denboraldian.  Bere defentsa indartzeko hartu du taldeak Borda.

Ez da talde honetan izan den lasarteoriatar bakarra, J. Ituarte “Itu” atezainen entrenatzailea izan baita azken bi urteetan.

Aritz Bordak 29 urte ditu eta hainbat taldeetako ikurra defendatu du. Azken bi denboraldietan ZiprekoApoel Nicosia taldean egon da jokoan. Honetan 2013. urtean Liga txapelketa eskuratu zuen. Azken denboraldian 10 partida besterik ez ditu jokatu eta ekainean kontratua etengo zuela jakinarazi zuen Apoel-ek .

Aurretik Real Sociedad"B", Real Unión, Bilbao Athletic, Mirandés, eta Recreativo taldeetan jokatu zuen.