Landaberri bikain tenisean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 7a

Landaberri ikastolako gazteak Gipuzkoako taldekako txapelketak jokatu zituzten. Ekainaren 21ean, Intxaurrondoko Mons kiroldegian alebin mailako finalak izan ziren eta Landaberriko taldeak izan ziren garaile.
Nesken finalean Landaberri ikastolaren bi talderen arteko norgehiagoka ikusi ahal izan zen. Landaberri  A taldeak 3-0 irabazi zion Landaberri B taldeari. Mutilen mailan, Landaberrik Herri Ametsaren aurka jokatu zuen. Mutilek ere ez zuten hutsik egin eta finaleko hiru partidak irabazi zituzten. Ez da ahaztu behar, aurreko Txintxarri batean jakin arazi genuen legez, ekainaren 14an, infantil mailako finalak jokatu zirela. Hauetan Landaberri taldeko mutilek txapela eskuratu zuten eta neskak berriz, txapeldunorde izan ziren. Horregatik, Xabier Gonzalez entrenatzailearen hitzetan, denboraldi amaiera paregabea izan dute gazteek.