Atletak gogor lehiatzen Uda partean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 7a

Lasarte-Oriako atletek ez dute atsedenik hartzen. Lasarteketaz lasterketa eta probaz proba dabiltza.

Ekainaren 14an, Hiru Handiak proba burutu zen. Gorbea, Anboto eta Aizkorri igotzen dituen proba honek 100 km ditu eta 5200m desnibela du. Honetan 1800 korrikalarik parte hartu zuten eta Lasarte-Oriako bi lasterkari ere bertan izan ziren. Juanjo Javi Olazagoitiak 16 ordu eta 08 min. eta Peio Fadriquek 17 ordu eta 25 min. egin zituzten. Lehengo asteburuan berriz, I. Trikutrail Etxerri-Aranatz proba izan zen ekainaren 19an eta Ivan Garcia Caballero herritarrak, 2:23:21 egin zuen.

Donostiako Triatloia
Bestalde, ekainaren 29an, San Pedro egunean herriko hainbat triatletek Donostiako triatloia-Onditz oroimenezkoan parte hartu zuten. Euskadiko Triatloi olinpikoko txapelketa izan zen.
Pili Bodegas herritarrak beterano mailako hirugarren postua eskuratu zuen, 02:29:39 denborari esker.

Amagoia Fernandez de Lezea, 2:46:09; Noemi Montero, 2:55:13; Eñaut Fernandez de Lezea, 2:16:03; Miguel Angel Fernandez, 2:36:25; Zigor Gallardo, 2:39:21; Enaitz Ibarburu; 2:40:43; Peio Fadrique, 2:45:39 eta Pablo Ucero 2:48:40 izan ziren proba amaitu zuten beste herritarrak.