Ez da zehaztu zenbat egunetako iraupena izango duten lanek beraz, herritarrei aldaketak kontutan izateko eskatzen zaie. Obrak gaur bertan hasiko dira eta azaldutakoaren arabera, bidearen zati bat altxatu beharko da errepidearen hondoratzea zergatik gertatzen den argitu eta konpontzeko asmoz. Konponketa lan hauen ondorioz, obraren inguruko eremuan trafikoan aldaketak egongo direla aurreratu du Udalak eta ondorioz herritarrei tentuz ibiltzea eskatu nahi zaie.
Trafiko aldaketak
Tajamar errotonda erdia itxi egingo da lanak burutu bitartean eta beste zatia, norabide bikoitzeko bidea bihurtuko da. Semaforo batek kontrolatuko du trafikoa puntu honetan. Horretaz gain, Buruntza kalea moztu egingo da Antxota kalearen parean eta ezingo da Tajamar errotondara iritsi. Udalak azaldutakoaren arabera, garajeetara iristea baimenduko da soilik tarte honetan. Antxota kaleak norabidea aldatuko du egun hauetan, Buruntza kaletik lehenbiziko bidegurutzera eta horrela bertatik Donostia etorbidera iristeko aukera egongo da. Aldaketa guztiak ondoko planoan agertzen den moduan izango dira Udalak zehaztu bezala.
Arreta
Konponketa lan hauek egingo direla jakinda, arretaz joka-tzea eskatzen zaie herritarrei eta besteak beste, ahal den neurrian behintzat, bide alternatiboak erabiltzea eskatzen da. Lan hauek iraun bitartean udalerriaren sarrerako lehenengo errotondatik Zumaburuko errotonda arteko ordezko bidea erabiltzea gomendatzen du Udalak arazoak eta trafiko pilaketa ekiditzeko. Aldez aurretik, Udalak datozen egunetan sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen du.