Asteartean ohiko udalbatzarra izango da 18:30ean. Honetan alderdiek hainbat gai jorratuko dituzte. Tartean, udala eta A-36 Zaratain HIE-ko Kontzertazio batzarraren arteko hitzarmen urbanistikoa, Bilduk aurkeztutako Egunkariako auzi ekonomikoari buruzko mozioa, PSE-EEk aurkeztutako Gorka Lizarragaren epaiketako gastuak ordaintzeari buruzko mozioa eta udal kontuhartzaileak bideratutako erreparoak. Akten onarpenak eta kreditu aldaketak dira gai zerrenda osatzen dutenak. Galdera eta erreguen txanda izango da bilkuraren amaieran ohi bezala. Batzarrak irekiak dira eta herritarrak bertaratu daitezke.