Kultur Kale Zikloa 2012 urtean jarri zen martxan Gazteria eta festak sailak eta XpressionK elkartearen eskutik. Asmoa ekintza kultural alternatiboei bideak zabaltzea eta artista ez profesionalei haien sorkuntza hedatu eta promozionatzeko bitartekoak ematea zen.
Manuel Lekuona kultur-etxeko kafetegian egin ziren lehen kontzertuak, baina bi urte hauetan, kultura adin ezberdinetako herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Udako Kultur Kale Zikloak Manuel Lekuona utzi eta kalera egin du saltoa, "formatu txiki eta intimora".
Iazko zikloak balorazio bikaina izan zuen eta horregatik 2014 urteko zikloa antolatu da. Aurtengoak gainera berrikuntza bat dakar, uda honetan hilabetero bi kontzertutaz gozatzeko aukera izango da gure kaleetan.
Kokalekuak eta kontzertuak
Tximistarreta parkea, Okendo Plaza, Oriako Basaundi bailara plaza eta Isla Plaza, herriko lau puntu ezberdinetan eskainiko dira kontzertuak. "Giro intimoa sortu eta bilatzeko kokalekuak", azaldu dute aurkezpenean. "Erabilera ezberdina ere eman nahi zaie. Kasu honetan, kultura zabaltzea," atxiki dute.
Gainera, musika estilo ezberdinetaz gozatu ahalko da hauetan.
Uztailaren 12an, "The Boogalords & Mary" taldearen blues, funk, soul eta jazz doinuak izango dira Tximistarreta parkean.
Sabur taldeak rock, rumba, folck eta latin musika eskainiko du uztailaren 19an.
Oriako auzoko jaietan, abuztuaren 2an, Adunia taldearen doinu zeltiar eta rockaz gozatu ahalko da.
Abuztuaren 23an, Howdy taldearen eskutik, country, folk eta bluegrass abestiak dantzatu ahalko dira Tximistarreta Parkean
Nonguayaz taldeak funkrock kontzertua eskainiko du Isla Plazan, irailaren 2an.
Eta Zikloari amaiera emateko, Okendo plazan, Behi Bi Blues taldeak Rhythm&Blues eta rockabilly
Saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira.
Honetaz gain, Howdy taldeko Gorka Arranz eta Alez Arrue kideek abuztuaren 23an eskainiko duten kontzertuko aurrerapen bat ere eskaini dute agerraldian.
Honela Udalak eta Xpression taldeak herritarrak gonbidatu nahi dituzte emanaldietara hurbildu eta ikuskizunez gozatzera. "Plan ezberdina egitera gonbidatzen diegu herritarrei. Herrian dauden plaza eta parke ezberdinetara hurbildu eta afari merienda batekin adibidez, familian, lagunekin,... musikaz goza dezaten," adirazi dute.