Bihotz-birika suspertze eta DEA ikastaroa DYAren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 2a

Oinarrizko Bihotz-biriken suspertzea eta DEAko (Kanpoko Desfibriladore Automatikoa) ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa antolatu du DYA GIpuzkoak uztailaren 7 eta 8an, Usurbilen.

Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta DEA (Kanpoko desfribiladore automatikoak) erabiltzen ikasi ahalko dute interesatuek. Aurreko osasun ezaguerarik edukitzea ez da beharrezkoa.

2 egunetako ikastaora da eta 10:00etatik 12:30etarako ordutegia izango du. DYAko Ordezkaritzan eskainiko da, Muna-Lurra kalea 26, Usurbil.

Matrikularen kostua 90 eurokoa da. Ikastaroaren kalitatea bermatzearren, ikasle kopurua mugatua da.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 464 622 telefonora.