Biyak Bat elkartea Elizondora doa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 2a

Hilabetero legez, Biyak Bat erretiratuen elkarteko lagunek irteera antolatu dute uztailaren 24an.

Oraingoan Nafarroa iparraldera joango dira eta Baztango bailara eta Bertizeko jaunerria bisitatuko dituzte. 

Goizeko 9:00etan aterako autobusa elkarteko egoitza aurretik. Goizean zehar Bertizeko jaunerria bisitatuko dute. Ostean Elizondo aldera joan eta bertan bazkalduko dute. Bazkalostean, dantza eta bingoa izango dira.

Izena ematea atzo ireki zen. Irteeran paret hartu nahi duten herritarrek egoitzako bulegoan inskribatu behar dira goizeko 10:30etik 12:30era. Biyak Bat elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 40 euro.