Urtero Ttakunek antolatzen duen Santa Ana Parodiarako aktoreak behar dira. Herritarrak ekimen dibertigarri honetan parte hartzeko deia luzatu nahi da antolakuntzatik urtero legez.
Junkal Perezen hitzetan ez da dohai berezirik behar “ondo pasatzeko gogoa besterik ez”. Parodia uztailaren 26an izango da 22:30ean Okendon eta aurretik hainbat entsegu egun finkatuko dira: uztailak 15etik 17ra 18:00etatik 20:00etara, uztailaren 21etik 24ra 18:00etatik 20:00etara.
Egunean bertan ere entsegu orokorra egingo da Manuel Lekuonan 16:00etatik 18:00etara eta ondoren afaria Parodia antzeztu baino lehen Lasartearra elkartearen eskutik.
Interesa duten herritarrek Ttakuneko bulegotik pasa daitezke, telefonoz deitu 943 37 14 48 zenbakira edota kultura@ttakun.com helbidera mezua bidali.