Tourraren porra egiteko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 1a

Giroa joan zen eta Tourra dator eta honekin batera Ostadar SKT-k antolatzen duen txirrindularitzako porra. Tourra uztailaren 5ean hasiko da. Beraz, boletoak egiteko epea larunbatean bertan 21:00etan amaitzen da.

Boletoak ohiko tabernetan aurkituko dituzue 7 euroan. Sariei dagokionez: etapako 60 €, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 € eta bigarrenarentzat 180 €. Oraingoan ere 7 urdaiazpiko zozketatuko ditugu parte hartu dutenen artean eta 8.na faroliloari emango zaio.

Puntu gehien batzen dituen tabernak  bi pertsonentzako afari bat irabaziko du TXARTEL TXOKO JATETXEAN.  Eta urtero bezala Giro eta Tourreko onenak 1000 euro irabaziko ditu.