Aniztasuna eta kirolak azken egunari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 30a

Gaur San Pedro jaietako azken eguna dugu. Eguzkia atera da eta herritarrek ekintzetaz gozatu ahal izan dute.

Goizean Amalur Trikitilari eta pandero jole eskolako kideek eta Extremadurako danbolinjoleek esnatu dute herria.

Okendo plazan, Biyak Bat elkarteko lagunek lerroko-dantza emanaldia eskaini dute. Pasodoblea, cumbia eta hainbat erritmoren doinua jarraituz egin dute dantza. Gainera, ikusle berezi bat izan dute ETB kateko kamarak.

San Pedro pilota txapelketako finalak ere ikusi ahal izan dituzte Loidi-Barreneko pilotalekura hurbildu diren herritarrek. Partida ikusgarriak izan ziren, batez ere, beterano mailako partida eta lehenengoz emakumeen pala txapelketako finala ere izan da. Saribanaketan Jon Pello Artetxe omendu dute.

Aniztasuna

Bitartean gastronomia dastaketak eta haurrentzako bolo eta toka jaurtiketak bat egin dute Okendo plaza.

Gastronomia dastaketan gure herrian dagoen herrialde aniztasuna erakutsi nahi izan da eta Extremadura, Kolonbia, Errumania edo Argentinako jakiak probatzeko aukera izan dute plazara hurbildu direnek. Extremadurako danbolinjoleen emanaldia ere izan da. 

Bestalde, haur eta gaztetxoek bola-joko eta tokan saiatu ostean, txapelketa txiki batean parte hartzeko aukera izan dute.

Goizeko argazkiak eta bideoak.