Euriak zapuztu du arratsaldeko giroa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 28a

Haize zakarra altxa eta zaparrada mardulak bota ditu arratsalde osoan zehar. Eguraldi txarra eduki arren, larubat arratsaldeak ere eman du zeresana.

Ikuskizunak han-hemenka izan zituzten gaur arratsaldeko egitarauean gozagarri herritarrek. Baina horietako asko eta asko bertan behera gelditu dira. Batetik, Sukaldean Festa haur ikuskizuna zuten txikitxoenek Andatza plazan, ez da egin. Tamalez, Trapu Zaharrak taldeak antzeztu beharreko “La Conga” kale antzerkia bertan behera geratu da hasi orduko eguraldi txarra medio. 

Manuel Lekuona kultur-etxean aldiz, Amaia Gonzalez Caballero nazioartean sona lortu izan duen dantzari lasarteoriatarraren eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute ilunabarrean. Caballero bera Orbegozorekin ikusteko aukera ere izan da. Mota guztietako dantza dotoreez gozatu dute Manuel Lekuona lepo bete duten herritarrek. Tango, merengue eta bestelakoak dantzatu ahal izateko musika, herriko Suberri akordeoi orkestrak jarri du.

Sorgin Jaiei dagokionez, lehenengoz antolatu duten kalimotxo lehiaketa ezin izan dute egin euria dela kausa. Horren ostean, mikro irekia ere antolatuta zuten, baina biak bertan behera gelditu direla jakinarazi dute.

Gaueko emanaldi nagusiak helduen danborrada (23:00etatik aurrera) eta Berri Txarrak taldeak kontzertua izango dira, gauerditik aurrera sekulako giroa Okendo plazan.

Arratsaldeko argazki albuma

Arratsaldeko bideoteka