San Pedro egun handia musikaren erritmora hasi da. Jendetza bildu da Okendo plazan, batez ere gazteak, Esne Beltza eta Vendetaren ska doinuak dantzatzeko prest. Euren diskografiako kanturik ezagunenak jo dituzte eta jendea asebeteta utzi dute. Castells bat ere ikusteko aukera izan da Vendettaren kontzertuaren erdian. Giroa bero egon da oso.
Zezen suzkoan berriz gaztetxoenek urteroko korrika saioak egiteko aukera izan dute gaurdia pasa berritan gurasoen begiradapean eta Azabachek azkenik, Isla Plazako txokoak girotu ditu herriko helduenentzako kantu eta abestiekin.