Erretiratuen jokoen txapeldunak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 26a

Biyak Bat erretiratuen elkarteko lagunek txapelketak amaitu zituzten asteartean eta gaur saribanaketa izan dute.

Musa, partxisa, eskoba, tutea denetarik jokatu dute ekainaren 9tik hasita. Gaur arratsaldean Biyak Bateko egoitzan txapeldun eta txapeldun ordeek hainen sariak jaso dituzte. Sariak banatzen elkarteko zuzendaritza kide eta Pablo Barrio alkatea izan dira.

Txapelketetako irabazleak honako hauek izan dira:

Musa 4 erregeetara, Santi Cano eta Emilio Barcena; Musa 8 erregeetara, Nicolas Rodriguez eta Ruben Rodriguez; Eskoba, Jose Luis Mendiluce eta Antonio Irazusta; Tute Amador Maestro eta Felipe Gutierrez; Puntto, Juan Maria Aristondo eta Jose Irurzun; Chinchon, Maria Luisa Azcue; Briska, Felisa Gonzalez eta Maria Nela Fernandez; Rabino, Itziar Camarero Nuñez; Seietara, Josefa Arrate eta Concepcion Prieto; Partxisean, Jose Blanco; Dominoan, Jesus Curiel eta Juan Garcia; Tokan emakumeen mailan, Socorro Sarasola eta gizonen mailan, Prudencio Olano; Igelan, Francisco Gonzalez eta potean, Jacinto Acosta.

Saribanaketaren ostean, guztiek batera argazkia atera eta txapelketetako partehartzaileek luntx gozoa dastatu ahal izan dute.