11 urte dira tortilla hoberena hautatzeko lehiaketa antolatzen dela San Pedro jaien baitan.
Edozeinek parte hartu dezake tortilla txapelketa honetan. Parte hartzaile bakoitzak hori bai, tortilla bakarra aurkeztu ahal izango du eta lau raziokoa izan beharko du gutxienez. Tortilla eginda eraman beharko da ekainaren 30ean Casa del Pueblo-ra 12:00 eta 13:00ak bitartean.
Aurkeztutako tortillei zenbaki bat emango zaie epaimahaiak parte hartzaileen izenak jakin ez ditzan. Gainera, tortilla goxoa den edo ez epaitzeaz gain, itxura ere baloratuko dute. Jarraian bertaratutakoen artean tortilla guztiak dastatu ahal izango dira.
Bi lehenengo sari banatuko dira, bata zaporeari eta bestea itxura onena duenarentzat antolatzaileek jakitera eman dutenez. Sariak 14:00etan banatuko dira.