Texas: “Familia bat gara”

maider-azurmendi 2014ko ekainaren 26a

50 urte betetzen ditu aurten Texas futbol taldeak. Bere sor-tzailea Angel Arruti “Texas” izan zen. Egun presidentea da Jose Cantos, “Maño”ren lekukoa hartu ostean. Denboraldiz denboraldi zailtasunak berdinak direla dio, diru falta eta ekipoak mantentzeko zailtasunak. Sergio Garcia eta Haritz Hernandez dira jokalarietako bi. Zailtasun guztien gainetik, onerako eta txarrerako familia bat bezala dira Texaseko bazkideak.

Texas futbol talde beteranoena da Lasarte-Orian. 1964. urtean sortu zuen Angel Arruti “Texas”-ek eta historia luze honetan asko izan dira bizitako gora beherak. Garai onenetan bost mailatan izan zituen taldeak Texasek. Egun zailtasun ekonomikoak tarteko, jubenil eta erregionaletan izan ditu taldeak aurten,  baina erregionala soilik izan du jolasten azken urteetan. Texasen historian aipagarria da lehendakari ezberdinek egin duten lana taldearen biziraupena ziurtatzeko, bereziki Jose Serranok egindako lan eskerga aipatzen du, egungo lehendakaria den Jose Cantosek.

Jende edo diru falta dela eta taldeak zailtasun asko gainditu behar ditu jokatzen jarraitzeko hau dela eta futbolean jokatu nahi duten herritarrak anima-tzen dituzte Texasera gerturatzeko.

Zenbat bazkide ditu egun Texasek?
Egun 50 bazkide inguru izango gara Texasen jokalari, entrena-tzaile, zuzendaritza eta senide zein lagunen artean.

Zenbat denbora daramazue Texasen?
Haritz: Hemezortzi urterekin hasi nintzen Texasen Elola entrenatzailearekin. Gero denboraldi desberdinak bizi izan ditut jokalari bezala, bi talde maila berean ere egon zirenekoak gogoratzen ditut… Adinak aurrera egin ahala, utzi egin nuen eta duela bi urte berriz bueltatu nintzen taldera. Bertan betiko lagunekin egin nuen topo. 

Sergio: Bi urte daramatzat jokalari eta entrenatzaile. Jubenilekin, 16-17 urtekoen taldea gidatu dut denboraldi honetan. Emaitzek ez dute asko lagundu eta denboraldia amaitu ahal izateko jokalariak behar izan ditut gazteek ikasketengatik etab. utzi behar izan dutelako taldea.

Jokalarien konpromisoa dago?
Ezin da orokortu baina jokalariak gogotsu hasi arren, eguraldi txarra, lana, azterketak, familia direla eta, denboraldi osoa egitea kostatu egiten dela. Texas bezalako taldeetan parte hartzaileen konpromisoa beharrezkoa da ia taldearen biziraupenerako. 

Nire kasuan, (Haritz) konpromiso handiarekin hartu nuen nire buelta taldera. Halako talde txikien biziraupena gure esku dago, jokalari guztien esku, eta ahal dugun gehiena aportatzen saiatu behar gara. 
Texas bezalako talde historikoa jokalarien konpromiso faltagatik galtzea gogorra litzateke. Jubeniletako taldea atera ahal izateko beste herrietako gaztetxoak bilatu behar izan ditut, kopa jokatzeko taldea osatu gabe geratu zitzaidan. 

Zailtasun ekonomikoak aipatzen dira ere.
Hala da, urterokoa da finantziazioarena. Dirurik ez dago eta ez dago inorentzat, babesleak mantentzea nahiko lan. Jokalari bakoitzaren fitxa egiteagatik ordaindu egiten da eta zerbait gehiago ordaintzen dugu urtean taldeak bestelako laguntzarik ez duelako. Urteak dira Udalak ez digula diru laguntzarik ematen, esaten zaigu taldeak galerarik ez duela eta hala da. Defizitik ez daukagu beti gure poltsikotik ari garelako dirua jartzen.

Gure ustez, erakundeek gehiago lagundu beharko lukete, azken batean, herritarrei kirolean aritzeko aukera bat gehiago da Texasek eskaintzen duena.

Diru faltagatik jendea animatzen ez dela uste duzue?
Badakigu egun bizi dugun langabezia egoera dela eta gazte askok ezin dutela gurera etorri urtean ezin dutelako diru hori ordaindu. Zenbait jokalariri kuotak ordaintzeko erraztasunak eman zaizkie azken denboraldietan. Fitxak, kiroldegia, jende asko dago urtean 300 euro ezin dituena ordaindu futbolean jokatzeagatik. Onerako eta txarrerako familia bat gara. 

Nolako giroa duzue Texasen?
Esan bezala zailtasunak gainditzen saiatzen gara denboraldiro eta horrek ere gure harremana estutzen du. Familia bat gara eta harremana oso ona da jokalarien artean. Gurasoak ere lagunak egin dira eta denboraldi amaieran jubenilak, erregionalak, zuzendaritzakoak, guraso, lagun eta patrozinatzaileak elkartzen gara afari edo bazkari bat egiteko.

Ostadarrekin nolako harremana duzue?
Gure aldetik ona da. Historikoki taldeen artean egon izan da lehia baina egun ez dago horrelakorik. Ostadar eta Texasen artean lankidetza gehiago egon beharko luke. Futbolean jokatu nahi duen jendea badago, taldeak osatu ezinean aritzen gara batzuetan eta kide horiek guztiek elkartuta, talde lehiakor bat osatzea legokeela uste dut.

Gertatu zaigu denboraldian zehar jokalariek uztea taldea eta ezinean iritsi gara amaierara eta pena izan da. Jokalari gehiago izango bagina, malgutasun gehiago genuke tarteka huts egiteko edozein arrazoi medio.

Baina herrian futbolean jende asko aritzen da…
Bai bina talde guztietan gerta-tzen da. Taldearekiko konpromisoa hartzea zaila da, lana edota familia dira lehentasunak eta hauek uztartu ezin daitezkenean uzten den lehenengo gauza noski futbola da.
2010ean Texasek irabazi zuen kopa azken aldiz. Egun erregionaletan ekipoko gazteenak 21 eta 23 urteko bi  lagun dira beste guztiak 28 urtetik gorakoak gara. Adin tarte horretako jendea non dago? Non sartzen dira? Lokaletan? Ongi etorriak izango lirateke Texasen.

Denboraldi berrian jendea hartzeko prest beraz…
Bai, Texasek edozeinentzat dauzka ateak irekiak, behar den bakarra da futbolean jokatu nahia, gogoa. Guk ez dugu baldintzarik jartzen, eskaini nahi duguna da futbolean jokatzeko aukera, besterik ez. Guretzako zaletasun bat da eta lana eta bestelakoekin uztartzen dugu.

Hala ere, egia da talde lehiakor bat izan eta osatzeko gogoa badaukagula. Berdin zaigu nondik datozen jokalariak, gogoarekin etortzea da eskatzen dugun bakarra. 

Zer egin behar da Texasen jokatzeko?
Esan bezala baldintza berezirik ez dugu jartzen, berriki entrenamendu saio ireki bat ere egin dugu jende berria erakartzeko asmotan. Bestela, Facebook orria daukagu eta bertatik jarri daiteke jendea harremanetan gurekin, Texas Lasartearra Futbol club. 

Herritarrak animatzen ditugu Texasen jokatzera, edo behintzat saiatzea.

San Pedro jaietan udalren aldetik omenduak izatea nola hartu duzue?
50 urte betetzen ditu Texasek eta omenaldia urte hauetan guztietan egindako lanari aitortza bat da. Urte hauetan  guztietan asko izan dira taldetik pasatako herritarrak.
Denek oso pozik hartu dugu. Bereziki aipatu behar dira urteak bertan lanean daramatzan jendea, besteak beste, egungo lehendakaria eta lehendakari ordea den Manolo. Honek 80 urte ditu eta bere koinatua izan zen taldearen sortzailea, Angel Arruti “Texas”.

Manolok jokalariak bere kotxean eraman izan ditu partidetara, bere inplikazioa erabatekoa izan da Texasekin. Bereziki gogoratzen dugu partidak hasi baino lehen txikleak banatzen jokalari guztiei. 
Beraiek taldea urtetik urtera mantentzeko izugarrizko lana egin dute beste kide batzuekin batera eta gure kasuan, gazte garen neurrian dagokigu aipatutako konpromisoarekin erantzun eta ahal den neurrian taldea indartzeko lan egin, eurek egindako lana alperrik izan ez dadin. Denak oso gustura sentitzen gara Texasen eta omenaldiaren aitzakietan ea jende gehiago gerturatzen den Texasera. 

Nola biziko dituzue jaiak?
San Pedroak modu berezian ospatuko ditugu eta omenaldiaz gozatuko dugu noski. Espero dugu herritarren babesa jasotzea txupinazoan baita omenaldi ekitaldian ere. Texasen aritutako herritar guztiei hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.