Kiroldegian hainbat aldaketa egiten ari da udala zerbitzua hobetzeko asmoz eta aldaketa horien artean hauek dira erabiltzaileek kontutan hartu beharrekoa:
- Takilak ixteko norberaren giltzarrapoa erabiltzea bultzatuko da, euroarekin eta giltzarekin ibiltzea baino askoz erosoagoa delako.
- Lasarte-Oriako udal kirol instalazioen sarrera kudeatzeko hatz-markaren erabilera baliatzen hasi dira; hatz-marka udal kiroldegiaren bulegoan hartzeko eguna asteazkenetan finkatu da, jendea hartzeko ohiko ordutegian.
- Aurrerantzean bazkideentzat kirol txartel berriak erabiliko dira Buruntzaldea mailan, txartel hauek kirol instalazioen sarrera kudeatzeko gertutasuneko txipa dute eta erabiltzailearen argazki digitala daramate inprimatua; txartelak gutxienez, 5 urteko iraupena du.