San Pedro jaiak gertu ditugu eta hauei hasiera ederra emateko Udal Kirol Zerbitzuak Ur festa antolatu du 2003 eta 2009 urte artean jaiotako haur eta gaztetxoentzat ekainaren 25ean. Bi txanda ezberdinetan, 2003-2005 urteetako gazteak 10:00etatik 11:00etara eta 2006-2209 urte artekoak 11:00etatik 12:00etara, igerilekuan jarriko diren puzgarri, oihal eta jokoez gozatu ahalko dute. Kiroldegiko bazkideek sarrera doakoa dute, bazkide ez direnek berriz, 3,70 euro ordaindu behar dituzte. Kirol Zerbitzuko arduradunek gogorarazten dute, haur eta gaztetxoek igeri egiten jakin behar dutela ekintza honetan parte hartzeko.