Landaberriko tenis taldeak finaletan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 20a

Landaberri ikastolako gazteak Gipuzkoako taldekako txapelketako finaletan ari dira lehian.

Landaberri ikastolako gazteak Gipuzkoako taldekako txapelketako finaletan ari dira lehian. Lehengo larunbatean ekainaren 14an, infantil mailako finalak jokatu ziren. Landaberri taldeko mutilek txapela eskuratu zuten eta neskak berriz, txapeldunorde izan ziren. Asteburu honetan, alebin mailako finalak izango dira Intxaurrondoko Mons kiroldegian eta Landaberriko hiru talde izango dira bertan. Nesken finalean Landaberri A eta B-ren arteko norgehiagoka izango da. Mutilen mailan, Landaberrik Herri Ametsa izango du aurrez aurre.