Lan eta Lan antzerki amateurreko kideek monologoz osatutako antzerkia eskaini zuten itxura polita hartu zuen Manuel Lekuonako areto-nagusiaren aurrean. Gai sakonak eta gogorrak izan arren, tratu txarrak, bakardadea, indarkeria... Beti aurkitzen zuten esketxaren punturen batean umorea sartzeko aukera, eta ikusleen barreak ozenak izan ziren "Las Nueras de Adan" obrak iraun bitartean.
Gauerdia pasata, Abend musikazalez bete zen. Lehenengo Purple Explosive Jackets taldeak funk doinuekin giroa berotu, eta Oreindikek errematatu egin zuen disko zahar eta berrietako kantak uztartuz. Lagun asko hurbildu ziren kontzertua ikustera eta bost musikariek barnean zuten guztia eman zuten azken kontzertua zela jakitun. Herriko oholtzek nabarituko dute Oreindiken hutsunea.