Atzo, ekainerako “Gobernu Onaren” inguruan Lasarte-Oriako Batzokiak antolatu dituen bigarren hitzaldia egin zuen EAJk Kultur-etxean. Eider Mendozak, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariordea, Gipuzkoako Gizarte Politikaren egungo marko juridikoa zein den azaldu zuen lehenengo eta ostean euskal sistemak beste autonomia.erkidegoekin konparatuta dituen abantailak eta onurak azpimarratu zituen.
Bestalde, ekonomia eta enplegua aktibatuko duten neurrietan lan egitea ezinbestekotzat jo zuen gaur egungo ongizate sistema jasangarria izateko. Aurkezpenaren ondoren, ohi den bezala, galderen txanda ireki zen eta hitzaldira gerturatu ziren herritarren eta hizlariaren arteko eztabaida sortu zela adierazi dute EAJko kideek.