Herriko EAJk Zurekin aldizkaria banatuko du bihartik

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 16a

Lasarte-Oriako EAJk Zurekin aldizkaria aurkeztu du. Maiztasuna finkatu gabe eduki arren, hiru edota lau hilabetero banatuko da herriko etxe guztietara.

Estitxu Alkortak adierazi duenez, aldizkariak "herritarrei gure taldeak udaletxean egindako lanaren berri ematea du helburu". Informazio eta komunikazio lanetan "gehiago aritzea udal talde guztiek egin beharreko lan bat dela pentsatzen dugu. Gainera herritarrek eskatzen diguten praktika da". Aldizkariak egitura berdina izango du aurrerantzean, eta udal informazioa eta lurrande informazioa bateratuko ditu. Santa Ana jaietarako, Zurekin aldizkariaren zenbaki berezi bat kaleratuko dutela aipatu du Alkortak "monografikoa izango da eta  gaur egungo eta garai bateko alderdikide eta alderdizale guztiei zuzendutako omenalditxoa izango da".