Musika eskolakoen kurtso amaierako kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 17a

Bihar gainontzeko ikasleek egingo dute euren emanaldia eta horrela bukatutzat emango dute ikasturtea. Emanaldian ohi bezala gaztetxoek guraso eta lagunak izan dituzte entzule. Hauek txalo zaparrada luzeekin erantzun dute pieza bakoitzaren amaieran.

Ikasturtearen azken egunak dira hauek herriko haur eta gaztetxoentzat. Dagoeneko hilabete luzeetan ikasitakoa erakusteko garaia heldu zaie eta horretan dihardute. Gaurkoan udal musika eskolako ikasleen txanda izan da.

Txikienek hasi dute kontzertua eta hauek bi taldetan, Pantera arrosa eta Tabernan kantak eskaini dituzte. Ondoren Amane Otaegi gitarrarekin “A couple under the west umbrelle” eta “El sueño” jo ditu. Jarraian, pianoaren txanda izan da eta Minuetoa eskaini du Sara Segurado, Slippen around Unax Goenagak, “The litte noir” Leiren Martinek, “Second Vals” Ainhoa Martinek besteak beste.

Bikoteka edota hirunaka ere aritu dira musikari gazteak gitarra klasikoan, elektrikoan edota piano eta biolinarekin.  Trikitixa doinuek eman diote bukaera saioari. Kantei dagokionez, pieza klasiko eta herrikoiak garaikideagoak diren doinuekin uztartu dituzte.