Larunbata eta igandean eskainitako emanaldiekin amaitu da antzerki eta dantza astea. Larunbatean helduen Klaketak Klak antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek, umorez, Miren Gojenolaren zuzendaritzapean obra ederra osatu zuten Kukukako kideek. Horretaz gain, dantza garaikidea ere izan zen ikusgai Manuel Lekuona kultur etxean.
Dantzaz blai eguna
Itxiera ekitaldian, Euskal Dantza eta Euskal Sorkuntza izan ziren protagonista eguerdian. Euskal dantzak prestatzeko lanetan Loli Errazkin, Axun Yarza eta Junkal Perez aritu dira. Euskal Sorkuntzan aldiz, Maider Oiartzabal, Eneritz Balerdi eta Oihana Pozueta. Obra denak ikusgarriak izan ziren oso, lehen zatian tradizionalagoak eta bigarrengokoak berrikuntzaz beteak, indar handiagoko musikaz, ahalegin fisiko handia eska-tzen zuten dantzak eskaini zituzten, beti ere euskal dan-tzaren esentzia jarraituta. Arratsaldean berriz, kolorez eta argi-jokoaz girotutako dantza garaikidea egin zuten kultur-etxean.
Dena den, Kukuka presente egongo da San Pedro Jaietan, omenduak izango baitira. Beraz, ziur kale txoko guztiak kolorez eta irribarrez jantziko dituztela.